Caleidoscopio Teatro konpainiak haurrentzako Sesamo, ireki zaitez obra eskainiko du zapatuan, apirilak 18, Torrezabal Kultur Etxean. Ikuskizunak argi ilunak eta txontxongilo erraldoiak batzen ditu.
Egitarau zabala hartuko du Galdakaok apirila eta maiatzean zehar, kultura, kirol eta gizarte eskaintzak batuko dituenak. Programa hori herritarrentzako modu erraz batean eskuragarri jartzeko helburuz, agenda bateratu berria aurkeztu zuen Udalak.
Horren baitan, Caleidoscopio Teatro konpainiak haurrentzako Sesamo, ireki zaitez obra eskainiko du zapatuan, apirilak 18, Torrezabal Kultur Etxean.
Ikuskizunak argi ilunak eta txontxongilo erraldoiak batzen ditu, Azucena Gimenoren zuzendaritzapean.
Saioa 18:00etan izango da, eta sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean.




