La Kubierta Galdakao Patinaje Kirol Elkarteak scooter ikastaroa eskainiko du bihar, apirilak 18, Zugutzuko skate parkean. Tailerra 6 eta 15 urte arteko gazteentzat zuzenduta dago, eta doakoa izango da.
Herriko gazteak patinajera hurbildu nahi ditu La Kubierta Galdakao Patinaje Kirol Elkarteak, eta horretarako ikastaroak antolatu ditu azkenaldian.
Bihar, apirilak 18, scooter ikastaroa eskainiko du Zugutzuko skate parkean. Saioa 12:00etan hasiko da eta 6 eta 15 urte arteko gazteei zuzenduta dago.
Doakoa izango da, eta taldeak adierazi duenez, parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.
Informazio gehiago ezagutu daiteke 614518393 telefonoan.




