Orreaga Iritzi Taldeak udaberriko hitzaldi zikloaren edizio berria antolatuko du

Argazkia: Anboto.

Hitzaldi zikloa antolatuko du berriz Orreaga Iritzi Taldeak hurrengo asteetan, eta hiru solasaldi eskainiko ditu. Albiste honetan batu ditugu parte hartuko duten adituen zerrenda eta saioen datak.

Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, hitzaldi ziklo berria antolatuko du Orreaga Iritzi Taldeak hurrengo asteetan. Ekimen horren barnean, hiru saio eskainiko dituzte adituek Torrezabal Kultur Etxean, guztiak 19:00etan hasita.

Zikloa Andrea Bella uruguaiarrak irekiko du etzi, apirilak 22, Euskara eta biok jalgi hadi mundura liburuaren aurkezpenarekin.

Apirilaren 24an aldiz, Abel Ariznabarretak Errotak, uraren ertzean eta lehenago hitzaldia eskainiko du.

Azkenik, maiatzaren 8an Oliber Foix izango da Torrezabalen, Burujabetza berreskuratu edo identitatea eraiki. Nafarroa berriro erdigunera solasaldia eskaintzeko.

Saioen informazio gehiago ezagutu daiteke Orreaga Iritzi Taldearen webgunean.


situs togel

situs toto