Zapatuan, apirilak 18, Galdakao Futbol Taldeko kadeteek 3-1 irabazi zuten Santa Barbaran Basurto talde bilbotarraren kontra. Horri esker, Preferente ligara igoera lortu dute, liga bukatzeko hiru jardunaldi falta diren arren.
Santa Barbara futbol zelaiak partida erabakigarria hartu zuen pasa den zapatuan. Lehen Mailan lehiatzen ari diren Galdakao Futbol Taldeko kadeteek Basurto A taldearen kontra jokatu zuten, eta galdakoztarrek 3-1 irabazi zuten.
Garaipenari esker, Galdakao Futbol Taldeko kadeteek Preferente maila igoera lortu dute. Liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean, galdakoztarrak bigarren dira sailkapenean, 67 punturekin.
«Zorionak jokalariei, entrenatzaileei eta familiei egindako lanagatik!», adierazi dute klubetik.




