Ibaizabal Saskibaloi Taldeak haur mailako Euskadiko Txapelketa jokatuko du

Argazkia: BINKEri bidalitakoa.

Asteburuan emakumezkoen Bizkaiko haur mailako finala lehiatu zen Zornotzan, eta bertan Ibaizabal Saskibaloi Taldeak bigarren postua lortu zuen. Horri esker, Euskadiko Txapelketan parte hartuko du.

Maiatzaren 9 eta 10ean haur mailako Euskadiko Txapelketa lehiatuko da Gipuzkoan —lekua zehazteke dago oraindik— eta bertan parte hartuko du Ibaizabal Saskibaloi Talde galdakoztarrak.

Pasa den asteburuan emakumezkoen Bizkaiko haur mailako finala jokatu zuen Zornotzan eta bertan lortutako bigarren postuari esker jokatuko du Euskadiko Txapelketa.

Ibaizabalekin batera, Zornotza Saskibaloi Taldea izango da Gipuzkoan lehiatuko duen beste talde bizkaitarra.

situs togel

situs toto