Galdakaoko Udalak 2026ko Santakurtzetako musika talde nagusiak iragarri berri ditu, herritarrek parte-hartze prozesu baten bidez aukeratutakoak. Albiste honetan batu ditugu prozesuaren nondik norakoak eta taldeen kontzertu-datak.
Azken urteetan egin den moduan, Galdakaoko Santakurtzetako kontzertu nagusiak herritarrek erabaki erabaki.galdakao.eus atariaren bitartez. Eta hala erabaki dute aurten parte hartu duten herritarrek ere Ardanza parkeko kartel nagusia:
- Irailak 11, barikua: Neomak
- Irailak 12, zapatua: Kaotiko
- Irailak 18, barikua: Les Testarudes
- Irailak 19, zapatua: Latzen
Kontzertuak aukeratzeko guztira 785 boto jaso ditu Udalak: 483 herritarren parte hartze plataformaren bidez eta 302 herriko hainbat puntutan jarritako hautestontzietan.
«Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei eta Jai Batzordeari, herriaren gustu musikalak modu ireki, anitz eta adierazgarrian jasotzea ahalbidetzen duen prozesu honetan izan duten inplikazioagatik», adierazi du Galdakaoko Udalak, parte-hartze ereduaren sendotzea nabarmenduz.




