Erasmus truke programa batean parte hartzen ari den Lituaniako eta Kroaziako ikasle talde bat hartu du Galdakaoko udaletxea bisitatu zuen pasa den astean. Iñigo Arriandiaga alkateak ongietorria eman zien osoko bilkuren aretoan.
Lituaniako eta Kroaziako ikasle talde batek Galdakaoko udaletxea bisitatu zuen pasa den astean. Astean zehar gazte horiek IES Elexaldeko ikasleekin batera bizitzen eta jarduerak partekatzen izan ziren.
Galdakaoko ikasleak ere Erasmus truke programan parte hartzen ari dira, eta joan den urtean Lituanian egonaldia egin zuten eta maiatzean Kroaziara joango dira truke proiektu beraren baitan.
Udaletxea bisitatu zuen taldea 50 ikaslek eta 8 irakaslek osatu dute. Iñigo Arriandiaga alkateak ongietorria eman zien osoko bilkuren aretoan, eta «asko ikasten egotea baita esperientziaz gozatzea ere» opa zien gazteei.
Ondoren, Galdakaoko eta Euskal Herriko zenbait berezitasun azaldu zizkien, euskararen garrantzia azpimarratuz: «Gure hizkuntza propioa da, eta guretzat oso garrantzitsua».
Era berean, Arriandiagak herriko eta Euskal Herriko kultura eta tradizioen balioa nabarmendu zuen, lurraldearen nortasunaren adierazle gisa. Zentzu horretan, pasarte historiko garrantzitsu batzuk aipatu ditu, hala nola Gernikako bonbardaketa, Galdakaokoaren lau egun aurretik izandakoa. Hain zuzen, gazteek Gernika bisitatu dute egunotan eta argazkia egin zuten pleno aretoko Guernica koadroaren aurrean.
Udaletxetik Galdakaoko Burdin Hesia ezagutzera joan ziren ikasleak eta horren inguruan ere hitz egin zien alkateak. Hitzaldiaren ondoren, bisitan etorri diren irakasleek izandako harrera eskertu zuten, jendearen adeitasuna nabarmenduz eta Euskal Herria «ederra eta oso aberasgarria» iruditzen zaiela adieraziz. Euren esker ona adierazteko, haien lurraldeetako gozokiak eman dizkiote Arriandiagari.
Bisita Create and Experience a Better Europe proiektuaren baitan kokatzen da. Horren baitan, IES Elexaldek Erasmus+ 2022-27 akreditazioa jaso zuen. Ekimen honek ikastetxearen dimentsio europarra indartzen du, eta kalitatezko eta nazioarteko hezkuntzarekiko konpromisoa sendotzen du.
Azken urteetan Grezia, Polonia, Alemania eta Italiako ikasleekin trukeak egin dira. Oraingoan, Lituaniako sei ikasle eta Kroaziako zazpi etorri dira, euren irakasleekin batera.




