Josemi Olazabalagak haur eta gazteentzako sukaldaritza tailerra eskainiko du

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Haurren Kontseiluak proposatuta, sukaldaritza tailerra antolatu du Galdakaoko Udalak herriko haur eta gazteei zuzenduta. Bihar, apirilak 24, izango da Torrezabalen, eta Josemi Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak eskainiko du.

Haur eta gazteei egokitutako gastronomiarekin lotutako prestakuntza jarduerak garatzeko interesa identifikatu zen Galdakaoko Haurren Kontseiluan, eta horri erantzunez, haiei zuzendutako sukaldaritza tailerra antolatu du Galdakaoko Udalak.

Bihar, apirilak 24, izango da 17:30ean Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian, eta sarrera librea izango da, aretoa bete arte.

Saioa Josemi Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak gidatuko du, eta publiko gazteari egokitutako proposamen parte hartzailea izango da.

Horrela, parte-hartzaileek sukaldaritzaren oinarrizko nozioak ikasteko aukera izango dute, gastronomiara modu hurbil, hezitzaile eta motibatzailean gerturatuz.

situs togel

situs toto