Emakumeen ahalduntzea sustatzeko lau tailer eskainiko ditu Mairik

Argazkia: Tgordievskaya.

Mairi Emakume Feminista Batzak Mairi Eskola Feminista sortu du, emakumeen ahalduntzea sustatzeko eta pentsamendu kritikoa ikuspegi feministatik indartzeko. Eskola abian jartzeko lau tailer antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako.

Galdakaoko Mairi Emakume Feminista Batzak berdintasuna lortzeko lan egiten du eta bide horretan, Mairi Eskola Feminista sortu berri du.

Eskolaren helburu nagusiak «emakumeen ahalduntzea sustatzea eta pentsamendu kritikoa ikuspegi feministatik eta intersekzionaletik indartzea» dira, eta horretarako doako lau tailer antolatuko dituzte hurrengo hilabeteetan.

Lehenengo saioa bihar, apirilak 27, izango da, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxean. Bertan feminismora hurbilduko dituzte parte-hartzaileak, berdintasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak eta teorizazioak azaltzeko; estereotipoei, rolei eta abarri buruz hitz egiteko; eta gaur egunera hurbiltzeko dinamika parte- hartzaile eta eroso batekin.

Bigarrena aldiz, ekainaren 8an izango da Torrezabalen, 18:00etan. Urrian eta abenduan ere tailerrak eskainiko dira, baina data eta tokia zehazteke dago.

«Saio horietan parte hartzeko, topaketarako, hausnarketarako eta ezagutza kolektiboak eraikitzeko espazio egonkor bat eskaintzen da, eta eguneroko gaiei buruz hausnartzeko eta genero-gaiei erantzuteko ezagutza-esparru bat ezarri nahi da», adierazi dute Mairitik.

Izena emateko epea zabalik dago mairigaldakao@gmail.com helbidera idatziz edo WhatsApp taldearen bidez.

situs togel

situs toto