David Broncanok gidatzen duen TVEko La Revuelta programak petanka txapelketa antolatu zuen atzoko saioan. Besteak beste, Miguel Ángel Muñoz eta Clara Galle aktoreek eta Lalachus umoregileak parte hartu zuten lehiaketan, eta baita Sara Diaz galdakoztarrak ere, Europako eta munduko txapeldunak.
Ibai Llanosek antolatzen duen La Velada del Año boxeo ekitaldiari erreferentzia eginez, David Broncanok gidatzen duen TVEko La Revuelta programak La Petanca del Año txapelketa antolatu zuen atzo gauean emititu zen programan.
Bertan, zuzenean jokatu zuten petanka txapelketa bi taldek: Anacondas Rencorosas taldea Pumas de San Rafael taldearen kontra.
Pumas taldean —txapelketaren galtzaileak— galdakoztar batek parte hartu zuen: Sara Diaz, Europako eta munduko txapelduna. Harekin batera aurpegi ezagunek jokatu zuten: David Broncano eta Lalachus umoregileek, Juan José Millás idazleak, Miguel Ángel Muñoz aktoreak eta Antonio Pérez Arcas Espainiako Petanka Federazioko presidenteak.
Anacondas taldea aldiz, María del Monte eta El Langui artistek, Clara Galle aktoreak, eta Rosa Barranquero eta Jesús Cacho pentaka jokalariek osatu zuten.
Diazentzat egun ahaztezina izan zen, «aurretik pentsaezina» izango zena. «Eskerrik asko La Revueltari egun honengatik, petanka biralagoa eginez modu desberdin eta dibertigarrian», adierazi du gazteak sare sozialetan.
Programa osoa ikusi daiteke RTVE Play plataforman.




