Emantzipazio Bulegoa berriz jarri du martxan Galdakaoko Udalak, Torrezabalen

Argazkia: Freepik.

Galdakaoko 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako Emantzipazio Bulegoa jarri du martxan berriz Udalak. Zerbitzua eguazten eta barikuro eskainiko da, Torrezabal Kultur Etxean.

Emantzipazio Bulegoa berriz jarri du martxan Galdakaoko Udalak. 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako zerbitzua da, euren autonomia pertsonalerako funtsezkoak diren arloetan informazioa, orientazioa eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dituena.

Zerbitzua eguazten eta barikuro eskainiko da, 17:00etatik 20:00etara, Torrezabal Kultur Etxeko lehen solairuan.

Aurrez aurreko arretaz gain, Emantzipazio Bulegoak online arreta ere eskaintzen du, eta 675700089 telefonoan eta emantzipaziobulegoa@galdakao.eus posta elektronikoa ditu erabilgarri kontsultak egiteko eta jarraipen pertsonalizatua jasotzeko.

Gaur egun, eguazkenetan arreta online eta telefonoz eskaintzen da soilik. Egoera hori maiatzaren 13ra arte mantenduko da; egun horretatik aurrera, eguazkenetan ere aurrez aurreko arreta emango da eta beraz asteazken eta ostiraletan hartuko dira gazteak Torrezabalen.

Gazteria arloak bultzatuta, Emantzipazio Bulegoa bereziki beren bizi proiektu independentea hasi edo aurrera eraman nahi duten gazteei zuzenduta dago.

«Prozesu hori ez da beti erraza izaten, eta etxebizitza, enplegua, ikasketak eta formakuntza bezalako arlo erabakigarrietan zalantzak sortzen ditu. Testuinguru horretan, zerbitzua hurbileko laguntza gunea da, egoera bakoitzera egokitutako orientazioa eskaintzen duena», adierazi du Udalak.

Bulegoak arreta pertsonalizatua eskaintzen du, administrazio desberdinetan eskuragarri dauden baliabide, programa eta aukerei buruzko informazioa emanez, bai eta gazteei zuzendutako udal zerbitzu zehatzen berri ere

Zerbitzua, gainera, gazteen emantzipazioa sustatzeko estrategia zabalago baten barruan kokatzen da. Azken urteotan, Udalak gazteei zuzendutako hainbat baliabide sustatu ditu; horien artean, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako alokairurako laguntza lerro berria, etxebizitzarako sarbidea errazteko helburuarekin.
 

situs togel

situs toto