Laia Gomez galdakoztarra, Bizkaiko txapelduna gimnasia erritmikoan

Argazkia: Tatis Gimnasia Erritmikoko Kluba.

Portugaleteko Los Llanos frontoiak gimnasia erritmikoko Bizkaiko txapelketaren finala hartu zuen domekan, benjamin kategorian. Bertan parte hartu zuen Laia Gomez galdakoztarrak eta txapelduna izan zen.

Benjamin A kategoriako gimnasia erritmikoko Bizkaiko finala apirilaren 26an lehiatu zen Portugaleteko Los Llanos frontoian, eta guztira zazpi gaztek hartu zuen parte kategoria horretan.

Parte-hartzaileetako bat Laia Gomez galdakoztarra izan zen, Tatis klubekoa. Bi ariketarekin lehiatu zen —esku librean eta pilotarekin—, eta Bizkaiko txapeldun izatea lortu zuen.

Tatisetik BINKEri azaldu diotenez, Gomezek denboraldi honetako aurreko lehiaketa guztiak irabazi ditu. «Ikasteko gogo amaigabeengatik eta ilusioagatik nabarmentzen da, eta beti azpimarratzen du garrantzitsuena disfrutatzea eta ondo pasatzea dela», azaldu dute klubetik.

situs togel

situs toto