EGITARAUA | Aperribaiko jaiak ospatuko dira asteburuan

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Aperribai auzo galdakoztarreko jaiak ospatuko dira gaurtik domekara bitarte, eta horretarako hainbat ekintza antolatuko dituzte, txiki eta nagusientzat. Hemen batu dugu egitarau osoa.

Aurten ere jai giroz beteko dira Aperribai auzo galdakoztarreko kaleak maiatza hasierarekin batera. Gaur, apirilak 30, hasi eta domekan amaituko dira eta Jai Batzordeak eta Udalak hainbat ekintza antolatuko dituzte, txiki eta nagusientzat.

Besteak beste, janari txapelketak, jolasak eta kontzertuak eskainiko dituzte. Hemen batu dugu egitarau osoa:

Apirilak 30, eguena
18:00 Ludoekintza eta gazte jolasak
19:00 Txokolatada
20:00 Txupinazoa
20:30 Pintxopotea
21:00 Odoloste dastaketa
22:00 Joselu Anaiak erromeria

Maiatzak 1, barikua
10:00 Paella txapelketa
11:00 Haurrentzako puzgarriak
14:00 Paellen aurkezpena
16:00 Haurrentzako puzgarriak
19:00 Haurrentzako askaria (Domino’s Pizza)
21:00 Txorizo dastaketa
22:00 Pijama festa
23:00 Viktor Kordoba DJa
02:00 Izkierdito_Bitch DJa

Maiatzak 2, zapatua
10:00 Indaba txapelketa
11:00 Herri Kirolak
11:30 Billar txapelketa Aperri tabernan
12:00 Hanburgesa txiki txapelketa
14:00 Hanburgesa aurkezpena
14:30 Indaba aurkezpena
14:30 Auzoko jubilatuentzako bazkaria
16:00 Igel txapelketa
16:00 Herri zozketa
16:00 Haurrentzako aurpegi margoketa
18:00 Haurrentzako askaria (saltxitxa ogitartekoa) 
19:00 Mozorro txapelketa
20:00 Haurrentzako animatzailea
21:00 Hirugiar dastaketa
23:00 Krossko disko mobila

Maiatzak 3, domeka
10:00 Haurrentzako futbol sala txapelketa
11:30 Patata tortilla txapelketa
12:00 Pasta boloñesa erara txapelketa
12:00 Got talent txiki txapelketa
14:00 Patata tortilla aurkezpena
14:30 Pasta aurkezpena
16:00 Herri zozketa
18:00 Jaien bukaera
 

situs togel

situs toto