Galdakaoko udal garajeen esleipena azken fasean sartu da

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakoztarrei alokairu eta erabilera lagapen erregimenean eskainitako udal garaje plazen zozketa publikoa egin zuen apirilaren 14an. Orain, Udalak kontratu berrien formalizazioa, giltzen entrega eta plazak jabeei entregatzeko izapideei ekingo die.

Galdakaoko Udalak udal aparkalekuak esleitzeko prozesua hasi zuen otsailean eta behin eskaerak egiteko epea amaituta, apirilaren 14an egin zuen zozketa, Torrezabal Kultur Etxean antolatutako ekitaldi publikoan.

Ondoren, Iturrondo, Berezikoetxe, Lapurdi eta Paopan dauden udal aparkalekuetako esleipendunen behin betiko zerrendak argitaratu zituen, eta orain kontratu berrien formalizazioa, giltzen entrega eta plazak jabeei entregatzeko izapideei ekingo die.

Prozesua modu mailakatuan egingo da, garajez garaje, honako hurrenkera honi jarraituz: Iturrondo, Berezikoetxe, Lapurdi eta Paopa. Helburua da esleipendun guztiek, bai alokairu erregimenean bai erabilera lagapenean, beren plaza uztailaren 1a baino lehen eskuragarri izatea.

Kasu guztietan prozedura bera izango da. Alde batetik, esleipendun izan ez diren eta alokairuan plaza dutenek, orain arte erabiltzen zituzten plazak utzi beharko dituzte. Horretarako, dagokion jakinarazpena jasoko dute aldez aurretik eta giltzak ESAN herritarren arreta bulegoan entregatu beharko dituzte.

Jakinarazpena hainbat bide erabiliz egingo da, hala nola, garajeetako bandoak, administrazio zerbitzuen bidez bidalitako posta elektronikoa eta udal webgunea.

Bestetik, Udala telefono edo posta elektroniko bidez esleipendun berriekin harremanetan jarriko da, kasu bakoitzean beharrezkoa den dokumentazioa eskatzeko. Baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, dagokion dokumentazio ekonomikoa eskatuko da (kontuaren titulartasun ziurtagiria alokairuaren kasuan, eta ordainketaren egiaztagiria lagapenaren kasuan), eta kontratuaren sinadura eta giltzen entrega egingo dira.

Prozesuan zehar plaza gehiago hutsik geratuko balitz, baldintzak ez betetzeagatik zein uko berriak egoteagatik, plaza horiek itxaron zerrendan dauden pertsonei eskainiko zaizkie, ezarritako hurrenkerari jarraituz.



situs togel

situs toto