Usansoloko Jai Batzordeak badu asteburuan ospatuko diren jaien egitaraua prest. Besteak beste, dantza, musika eta kirola uztartzen dituzten ekintzak antolatuko dituzte hiru egunetan zehar. Hemen ikus ditzakezu egunez eguneko ekintza guztiak.
Usansolotarrak udaberriko jaietarako prest daude. Usansoloko Jai Batzordeak ezagutzera eman duenez, maiatzaren 8tik 10era bitarte ospatuko dira eta hainbat ekintzak antolatuko dituzte hiru egunetan zehar txiki eta nagusientzat.
Besteak beste, musika, dantza eta kirola uztartzen dituzten saioak eskainiko dira Usansolon. Hemen batu ditu BINKEk egunez egun prestatuko diren ekintzak:
Maiatzak 8, barikua
17:00 Umeentzako tailerrak, ludotekan
18:30 Disko dantza, Unkina plazan
19:15 Txorizoak, Unkina plazan
20:00 Kuadrilla jaitsiera, Meatzetako aparkalekutik
20:30 Pregoia, Unkina plazan
20:45 Kuadrilla jaitsieraren sari banaketa, Unkina plazan
21:00 Disko dantza, Unkina plazan
21:00 Perejilek taldea herrian zehar
22:45 Kontzertuak, Unkina plazan: Argitu Erromeria eta Dj Hemendik Etxera
Maiatzak 9, zapatua
09:30 Dianak Usansoloko gaiteruekin herrian zehar
10:00 Paella eta tortilla txapelketen hasiera, Unkina plazan
11:00 Ekoizle eta artisau azoka, Izar plazan
12:00 Usansoloko erraldoi eta gaiteroak, eta Elizondoko gaiteroak, herrian zehar
14:00 Paella eta tortilla txapelketaren sari banaketa, Unkina plazan
15:00 Bazkari herrikoia, Unkina plazan
17:00 Esna Gazte ikuskizuna, Izar plazan
17:30 Usansoloko V. Esku Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak, frontoi txikian
19:00 Jubilatuentzako luntxa, Jubilatuen Etxean
19:00 Aunitz Urtez erromeria taldea, Izar plazan
22:00 Kontzertuak, Unkina plazan: Zerbitzuz Kanpo, Altxa Porru Erromeria eta Dj Jaikide
Maiatzak 10, domeka
09:30 Dianak Usansoloko gaiteroekin, herrian zehar
10:00 Artisau azoka, Unkina plazan
11:00 Arku-tiroa, frontoi txikian
11:00 Emakumezkoen lehen mailako pala partiduak Meatzetako frontoian
13:00 Oinarin Dantza Taldearen emanaldia, Arlo Baltza plazan
13:00 Gaita pasabareak Usansoloko gaiteroekin
18:00 Danborrada, herrian zehar




