Barrualde-Galdakaoko ESIak aitortza jaso du Euskadi 2030 Agenda sarietan

Argazkia: Barrualde-Galdakaoko ESIa.

Barrualde-Galdakaoko ESIak aitortza aurreratua jaso zuen, apirilaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian banatutako Euskadi 2030 Agenda sarietan. Aitortza hori lortzeko, aurretik erakunde batek frogatu behar du sarituak 2024an aurrerapen-maila jakin bat eta emaitza zehatz batzuk lortu dituela.

Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIak Aitortza Aurreratua jaso zuen Euskadi 2030 Agenda sarietan. Bilboko Euskalduna Jauregian jaso zuen Euskadi 2030 Agenda Sarietako aitortza ESIak, apirilaren 29an egindako ekitaldian.

«Halako aitortza bat lortzeko, aurretik erakunde batek frogatu behar du 2024an aurrerapen-maila jakin bat eta emaitza zehatz batzuk lortu dituela», azaldu dute ESItik.

Lortutako aintzatespenak Osakidetzak 2030 Agendarekin duen konpromisoa berresten du; izan ere, Garapen Jasangarrirako Helburuak barneko kudeaketan eta plangintzan ezartzen ari da.

Aitortza hori Lehendakaritzako Komunikazio eta Berrikuntza Sozialeko Idazkaritza Nagusiko Gizarte Berrikuntzako eta 2030 Agendako Zuzendaritzak bultzatu du, horren bidez sustatzeko eta zabaltzeko «zein garrantzitsua den GJHak kudeaketan integratzea, lehiakortasun jasangarriko elementu gisa, eta erakundeen konpromiso eraginkorra lortzeko».

«Sari hau lortu izana ez da gertakari isolatu bat; hain zuzen ere, ESIaren arlo guztietan zeharkako lanean emandako urteen emaitza da. Bai efizientzia energetikoa bilatuz eta karbono-aztarna murriztuz, bai berdintasuna eta osasun komunitarioa sustatuz, erakundeak 2030 Agendaren arabera egokitu ditu bere prozesuak, jasangarritasuna arreta asistentzialaren ardatz egituratzaile gisa integratuz», nabarmendu zuen Barrualde-Galdakaoko ESIko Zuzendaritzak Euskaldunako ekitaldian.

Bi helburu ditu aitortza horrek. Batetik, erakunde aurreratuenak identifikatzea, GJHekin lotutako kudeaketa-jardunbide egokiak beste erakunde batzuentzat pizgarri eta erreferentzia izan daitezen. Bestetik, publikoki aitortzea erakunde horiek egindako ahalegina eta Garapen Jasangarrirako Helburuen alde egindako aurrerapen- eta ekarpen-maila.

situs togel

situs toto