EGITARAUA | Olaia Inziarte, booktuber lehiaketa eta irakurraldi jarraitua, udaberriko Sormenen

Argazkia: Nafarroako Hitza.

Sormene Galdakaoko sorkuntza plazaren edizio berria maiatzaren 19tik 23ra antolatuko da. Tarte horretan zortzi ekintza eskainiko dituzte, adin guztiei zuzendutakoak. Hemen batu dugu egitarau osoa.

Bueltan da berriz ere Sormene Galdakaoko sorkuntza plaza. Edizio berria maiatzaren 19tik 23ra antolatuko da, eta zortzi ekintza eskainiko ditu.

Galdakaoko ikasleek ikasturtean zehar landutako Patxi Zubizarretaren Zerria liburuaren inguruko ekintza batek irekiko du udaberriko Sormene. Maiatzaren 19an, 10:00etatik, Torrezabal Kultur Etxean, liburuaren irakurraldi jarraitua egingo dute honakoek: Patxi Zubizarreta idazleak, Mintxo Cemillán ilustratzaileak, Joserra Senperena piano-joleak, Felipe Barandiaran interpreteak, Leidu elkarteak, Uxue Alberdi idazleak, Eñaut Izagirre glaziologoak, Oihane Zuberoa Garmendia idazle eta filosofia irakasleak, Elexalde eta Bengoetxe institutuetako eta Eguzkibegi Ikastolako irakasleak eta ikasleek, Lur Korta ipuin kontalari eta antzezleak, Ibon Aguirre soinu-diseinatzaileak, herriko eragileek, euskaltegiek, eta udal ordezkariek.

Maiatzaren 20an aldiz, booktuber eta marrazki lehiaketen sari banaketak hartuko ditu Torrezabalek, eta hilaren 22an Lumak Dantzan haurren Erromerria eskainiko du Andra Mari Dantza Taldeak Kurtzeko plazan, Aperribai HI, Urreta HI, Gandasegi HI eta Eguzkibegi ikastolako ikasleekin.

Bestalde, ohi den bezala, Sormenek euskal kulturako aurpegi esanguratsuenetako batzuk bilduko ditu Galdakaon. Testuinguru horretan, ekitaldi nagusietako bat Olaia Inziarteren kontzertua izango da, maiatzaren 23an, 19:00etan, Torrezabal Kultur Etxean. 

Hemen batu dugu egitarau osoa:

Maiatzak 19, martitzena
10:00 V. Irakurraldi Jarraitua: Zerria liburua, Torrezabal Kultur Etxean

Maiatzak 20, eguaztena
10:00 Booktuber eta marrazki lehiaketen sari banaketa, Torrezabal Kultur Etxean
18:30 Galdakaoko Musika Eskolaren ekitaldia, Maximo Moreno Musika Eskolan

Maiatzak 21, eguena
10:00 Urreta eskolako ikasleekin antzerki topaketak, Torrezabal Kultur Etxean

Maiatzak 22, barikua
09:30 Ahozkotasun topaketak, Torrezabal Kultur Etxean
11:00 Eskolarteko bertso topaketak, Torrezabal Kultur Etxean
14:30 Lumak Dantzan haurren erromeria, Kurtzeko plazan
20:00 Promesarik txikiena antzezlana, Torrezabal Kultur Etxean

Maiatzak 23, zapatua
19:00 Olaia Inziarteren kontzertua, Torrezabal Kultur Etxean





situs togel

situs toto