Gizon bat labankada batez zauritu eta anaia jipoitu zuten atzo Zugutzun

Argazkia: Sareetatik hartutakoa.

Galdakaoko Zugutzu auzoko tren geltokiaren inguruetan gizon batek labankada bat jaso zuen atzo arratsaldean. Biktimaren anaia ere jipoitu zuten erasoan, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Ertzaintzak ezagutzera eman duenez, gizon batek labankada bat jaso zuen atzo arratsaldean Galdakaoko Zugutzu auzoko tren geltokiaren inguruetan.

Gertaerak 17:20 aldera jazo ziren, SOS Deiak-112 larrialdietarako telefonoak dei bat jaso zuenean, Zugutzun gizon bati arma zuri batekin sabelean eraso egin ziotela jakinarazteko.

Ertzaintza eta zerbitzu medikuak bertaratu ziren lekura, eta zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Ustez, biktimaren anaia ere jipoitu zuten erasoan, aurpegian kolpe bat emanez, eta Usansoloko Ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta momentuz ez du erasoarekin zerikusirik duen inor atxilotu.

situs togel

situs toto