Azkenaldian hiru pertsona zauritu dira Unkina plazan perdigoi batek jota eta gertakarien aurrean «zurrumurruak saihestea» eskatu du Usansoloko Udalak, «alferrikako kezka sor ditzaketelako». Hemen batu dugu Udalak egindako adierazpena, hitzez hitz.
Ezinegona sortu da azken asteetan Usansolon Unkina plazaren inguruan izan diren eraso batzuen ondorioz. Sei urteko ume bat perdigoi batek jota zauritu zen apirilaren 10ean, eta gazte bat eta gizon bat ere perdigoiak jota zaurituak izan dira azkenaldian.
Gertakari horien aurrean, Usansoloko Udalak «herritarrei zurrumurruak, susmoak edo berretsi gabeko informazioa zabaltzea saihesteko eskatu die, horrek alferrikako kezka sor baitezake».
Hau da Udalak argitaratutako adierazpena, hitzez hitz:
«Udalak herritarrei jakinarazi die udalerrian gertatu berri diren gertakarien ondoren – aire konprimatuko armekin tiro egin zitzaien hainbat bizilaguni –, Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko beharrezko ikerketak egiten jarraitzen duela.
Herritarrei zurrumurruak, susmoak edo berretsi gabeko informazioa zabaltzea saihesteko eskatzen zaie, horrek alferrikako kezka sor baitezake eta gertatutakoarekin zerikusirik ez duten pertsonei kalte egin baitiezaieke.
Udalak bizilagunen lankidetza eta jarrera arduratsua eskertzen ditu, eta agintari eskudunek jakinarazten duten edozein berritasunen zain egongo da.».




