Usansoloko jaiak ospatu dituzte asteburuan zehar, adin eta zaletasun guztiei zuzendutako ekintzekin. Besteak beste, musikaz, dantzaz eta kirolaz gozatu dute usansolotarrek. Geltokia erdigunean aldarrikatu duen egitarau zabaleko zenbait ekintzatan izan da BINKE, 166 argazki koloretsu hauek batzeko!
Atzo amaitu ziren Usansoloko udaberriko jaiak eta aurten ere arrakasta handiz ospatu dira. Hainbat eta hainbat herrikidek parte hartu du barikuan, zapatuan eta atzo egin ziren ekintzetan, giroaz gozatuz eta geltokia erdigunean ezartzea aldarrikatuz.
Besteak beste, kuadrillen jaitsiera, bazkaria, kontzertuak eta kirol jarduerak egin dira asteburuan zehar Usansoloko txoko ezberdinetan. Horietako batzuetan izan da BINKE, 166 argazki koloretsu hauek batzeko:










































































































































































