Galdakao Futbol Taldeak Ohorezko Mailara igoera lortu du

Argazkia: Angel Font.

Basurto talde bilbotarraren kontra 1-4 irabazi zuen atzo Galdakao Futbol Taldeak, eta horri esker mailaz igotzea lortu du. Ohorezko Mailan jokatuko du hurrengo urtean.

Preferente ligan lehiatzen duen Galdakao Futbol Taldeak Basurto talde bilbotarraren kontra jokatu zuen atzo Iparralde zelaian, eta 1-4 irabazi zuen, Alex Medel, Markel Herrera, Peio Tinoco, eta Asier Alonsoren golekin.

Emaitza horren ostean —liga amaitzeko jardunaldi bi falta direnean— bigarren dira sailkapean 62 punturekin, eta mailaz igotzea lortu dute.

Galdakao Futbol Taldeak hortaz, Ohorezko Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. Zorionak!

situs togel

situs toto