Erronka berri bat lortu du Iskander Sagarminaga igerilari galdakoztarrak: Hawaiiko Kaiwi kanala zeharkatzea, Oahutik Molokaira. Munduan lortu duen zortzigarren igerilaria da, eta lehen euskal herritarra.
Iaz Hiruko Koroa lortu ostean, erronka berri bat lortu du Iskander Sagarminaga galdakoztarrak: Hawaiiko Kaiwi kanala zeharkatzea.
Maiatzaren 6an eguerdiko 13:30ean hasi zuen Sagarminagak Kaiwi kanala igerian zeharkatzeko erronka, Eider Eibar ilustratzailea bidelagun.
Galdakoztarrak 18 ordu eta 53 minututan lortu zuen Molokai irlara heltzea, «oso egoera gogorretan, une oro korrontea kontra izan zuela, olatu eta haize bolada gogorrekin». Guztira 44,9 kilometro egin zituen, neoprenorik gabe.
Historian, ibilbide hori burutu duen zortzigarren igerilaria izan da, eta lehen euskal herritarra.




