Urreta Taekwondo Taldeak hiru domina lortu zituen Bizkaiko Borroka Txapelketan

Argazkia: Urreta Tk.

Maiatzaren 16an Bizkaiko Borroka Txapelketa antolatu zen Bilboko Bizkaia frontoian, eta bertan Urreta Taekwondo Talde galdakoztarrak hiru domina lortu zituen, bejamin eta alebin kategorietan. Hemen batu dugu irabazleen zerrenda.

Sasoi ezinhobean jarraitzen du Urreta Taekwondo Talde galdakoztarrak. Maiatzaren 16an Bilboko Bizkaia frontoian antolatu zen Bizkaiko Borroka Txapelketan parte hartu zuen, eta hiru domina lortu zituen bertan.

Zehazki, urrezko bi eta zilarrezko bat lortu zituen. Hauek dira irabazleak:

  • Urrezko dominak: Iker Gonzalez eta Luken Luengas
  • Zilarrezko domina: June Aparicio


situs togel

situs toto