Eguzkibegi Ikastolako langileek bat egingo dute biharko deitutako ordubeteko lanuztearekin

Argazkia: Eguzkibegi Ikastola.

LAB sindikatuak ordubeteko lanuztea egitera deitu ditu bihar Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastoletako langileak. Eguzkibegi Ikastolako komiteak jakinarazi duenez, bat egingo du deialdiarekin, eta langileak ikastola ondoko biribilgunean batuko dira, «Hezkuntza Sailak 2023an sinatutako akordioa bete dezan».

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletako langileak ordubeteko lanuzte bat egitera deitu ditu LAB sindikatuak. Bihar izango da protesta mobilizazioa, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin 2023an izenpetutako akordioan jasotako neurri asko garatzeko daudela salatuko dute.

Eguzkibegi ikastolako komiteak jakinarazi duenez, bat egingo du deialdiarekin, eta langileak ikastola ondoko biribilgunean batuko dira 08:45etik 09:45era.

«Hezkuntza Sailak LAB sindikatuarekin 2023ko ekainaren 1ean sinatu zuen Akordio Laborala bere osotasunean bete dezan exijituko dugu», adierazi du sindikatuak.

Aipatutako Akordio Laboral horretan bi puntu sinatu ziren ikastolei dagokienez. Alde batetik, 2027rako ikastoletako langile guztien sare publikoko langileekiko, lan-sarien ekiparazioa gauzatzea: «Une honetan kategoria zehatz batzuetan ekiparaziorako bidean altxaketak eman badira ere, gaur gaurkoz beste kategoria batzuetan prozesu hori ez da eman: administrazioan, zerbitzuetan (jantokian, garbiketan…)».

Bestalde, Akordio Laboralean, 2024rako lan-baldintzen homologaziorako azterketa bat egingo zen: geletako ikasle-ratioak, irakasleon eskola-orduen azterketa, plantilarren gazteberritze-planak… «2026an gaude eta azterketa hori ez da martxan jarri», adierazi du LABek.

«Ikastoletako langileok mobilizazio dinamika luzea daramagu (kontzentrazioak Hezkuntza sailaren Bilboko eta Donostiako egoitzetan, auto-karabanak, itxialdiak ikastoletan…) egoera hau salatzeko eta sinatutakoa bete behar dela aldarrikatzeko», nabarmendu du sindikatuak.

Hau guztia dela eta, Eguzkibegi ikastolako komiteak gure ikastolako eskola komunitateari dei egin dio aldarrikapen horiek babestera, eta bihar ikastolako errotondora hurbiltzera goizeko 08:45ean.

«Langileon lan baldintzen hobekuntzek zuzenean eragingo diotelakoan zuen-seme alaben hezkuntza kalitateari, hezkuntza sailak akordioa laborala betetzeko bidean, batera egin dezagun bidea», adierazi du Eguzkibegiko komiteak.


situs togel

situs toto