Aperribaiko V. Auzo Bazkaria antolatuko dute zapatuan

Argazkia: Peio Zamalloa.

Laguntza Sareak Ehuntzen proiektuaren baitan, Aperribaiko V. Auzo Bazkaria antolatuko da zapatuan, maiatzak 23. Topaketa 13:00etan izango da auzoko frontoian, eta ez da aurretik izena eman behar.

Galdakaoko Aperribai auzoan hainbat herrialde, kultura eta ibilbide desberdinetako pertsonak elkarrekin bizi direla kontuan hartuta, bizikidetza eta elkarlana indartzeko espazioak sortzeko jaio zen duela zazpi urte Laguntza Sareak Ehuntzen ekimena.

Galdakaoko Udalaren laguntzarekin abiatu zen proiektua,  auzora iritsi berri diren familiei laguntza komunitarioa eskaintzeko eta sare solidarioa ehuntzeko asmoz.

Horretarako, hainbat ekintza antolatzen dituzte urtean zehar, tartean auzo bazkaria. Aurten zapatuan, maiatzak 23, izango da, eta bosgarren edizioa izango da.

Topaketa 13:00etan izango da, auzoko frontoian, eta ez da aurretik izena eman behar. Janari nagusia arroza oilaskoarekin izango da, Euskal Herriko, Brasilgo eta Marokoko erara prestatuta, auzoko aniztasun kulturala islatuz.

Bazkariaren ondoren, parte-hartzaileek ekarritako elikagaiak partekatzeko aukera izango dute, «elkargune informala sortuz eta auzoko bizikidetza indartuz».

Laguntza Sareak Ehuntzen ekimenak bestelako jarduerak ere egiten ditu urtean zehar, hala nola tailerrak, prestakuntza saioak eta laguntza sozialeko ekintzak.

Horien artean, Armairu Solidarioa nabarmentzen da, Eperlandako eskola zaharretan dagoena. Zerbitzua eguenero irekitzen da, jaiegunetan eta oporraldietan izan ezik, 16:30etik 19:30era, eta behar duten pertsonek arropa, oinetakoak eta bestelako baliabideak eskuratzeko aukera dute bertan. Halaber, ekarpenak modu boluntarioan egiteko aukera badago. 

situs togel

situs toto