Bihartik ekainaren 9ra bitarte Galdakaoko Antzerki Afizionatuaren Erakustaldia hartuko du Torrezabal Kultur Etxeak. Kamerino Teatro, Compañía Luna Llena, Aztiak, Antzerki Talde Feminista eta CEPA Galdarra taldeak arituko dira edizio honetan, eta hemen batu dugu egitarau osoa.
Bueltan da Antzerki Afizionatuaren Erakustaldia Galdakaora. Bihartik ekainaren 9ra bitarte Kamerino Teatro, Compañía Luna Llena, Aztiak, Antzerki Talde Feminista eta CEPA Galdarra taldeen antzezlanak ikusi ahal izango dira aretoan.
26. edizioa izango da, eta programazioak bertoko taldeak eta herriko antzerki sarearekin lotura duten konpainia gonbidatuak uztartuko ditu.
Sarreren prezioa 3 eurokoa da, bazkide zein bazkide ez direnentzat, eta Torrezabal Kultur Etxeko txarteldegian eta Udalaren webgunean erosi ahal izango dira. Horrez gain, emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik leihatilan erosi ahal izango dira ere. Saio guztiak 19:30ean izango dira.
Ohi den bezala, sarrerekin biltzen den diru guztia ongintzarako erabiliko da, eta emanaldietara joan ezin baina lagundu nahi dutenentzat, 0. Ilara egongo da ekarpen sinbolikoa egiteko aukera gisa.
26. edizio honetan, bildutako dirua Aita Mari salbamendu ontziari emango zaio, Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarteak sustatutako itsas salbamenduko proiektua.
Hemen batu dugu egitarau osoa:
Maiatzak 26, martitzena
Kamerino Teatro: Aquí no paga nadie
Maiatzak 28, eguena
Compañía Luna Llena: Porque me aprieta el corsé
Ekainak 2, martitzena
Aztiak: Bendito silencio
Ekainak 4, eguena
Antzerki Talde Feminista: Con permiso, nosotras
Ekainak 9, martitzena
EPA Galdarra: Yo decido, yo elijo-Nik erabakitzen dut, nik aukeratzen dut




