Elena Lekue Arrieta galdakoztarrak 100 urte bete ditu gaur

Mende osoa bete berri du gaur, maiatzak 22, Elena Lekue Arrieta galdakoztarrak. Bisita askoren artean, alkatearen eta Gizarte Ekintzako zinegotziaren bisita ere jaso du 100 urteko bizilagunak. Zorionak!

Iñigo Arriandiaga alkateak eta Amets Iturbe Gizarte Ekintzako zinegotziak bisita egin diote gaur 100 urte bete berri dituen Elena Lekue Arrieta galdakoztarrari, eta udalerriko erakundeak ohitura duen bezala, lora sorta oparitu diote bere urtebetetzean.

Zuhatzuko San Andres egoitzan elkartu dira Lekuerekin denak, eta alkatearen bisitan bere alaba, semea eta biloba izan dira berarekin batera.

Idatzi honen bidez eman du urtebetetzearen berri Galdakaoko Udalak:

«Ospakizunean zehar, senideek, egoitzako kideek eta udal ordezkariek hainbat une berezi partekatu dituzte; besteak beste, ‘Zorionak zuri’ kantua, Lekueren bizitzako hainbat pasarte gogora ekarri dituen argazki bideoa eta hain data esanguratsua ospatzeko giro hurbila.

Eguna 1936ko Gerraren garaian Galdakaok jasandako bonbardaketa faxisten 89. urteurrena dela eta Plazakoetxen egin zen omenaldi ekitaldiaren egun gutxira iritsi da. Garai hartan Lekuek 10 urte zituen eta herrian hegazkin frankistek egindako eraso odoltsuenean egon ziren galdakoztar haurretako bat izan zen; Galdakaoko memoria kolektiboan oraindik ere oso presente dauden gertakariak, hain zuzen.

Omenaldi honen bidez, Udalak Elena Lekue Arrietaren bizi ibilbidea aitortu eta egun berezi honetan bere alboan egon nahi izan du, egunerokoan lagun dituen pertsonekin batera ospatuz».

situs togel

situs toto