Mikel Fernandezek Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du, Joaquin Achucarrorekin eskainiko duen kontzertuan

Argazkia: Mikel Fernandez.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak kontzertu berezia eskainiko du maiatzaren 27an Bilbon, eta lehenengoz arituko da Joaquin Achucarro piano jotzaile ezagunarekin. Emanaldia Mikel Fernandez galdakoztarrak zuzenduko du.

Aurten 80 urte bete ditu Bilboko Orkestra Sinfonikoak, eta egitarau berezia antolatu dute urteurren borobila ospatzeko.

Maiatzaren 27an Joaquin Achucarro piano jotzaile ezaguna arituko da lehenengoz orkestrarekin. «Mendelssohn eta Fallaren konbinazioari esker Achucarroren piano-zigilu bereziaz gozatu ahal izango dugu piano eta orkestrarako errepertorio espainiarraren obrarik enblematikoenetakoan», adierazi du orkestrak.

Hitzordu «oso berezia» izango da eta Mikel Fernandez orkestra zuzendari galdakoztarrak zuzenduko du.

situs togel

situs toto