Galdakaoko Lurralde Kontseiluek herritarren proposamenak lantzeko saioak egingo dituzte

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Auzotik Galdakao proiektuko Lurralde Kontseiluak berriz bilduko dira maiatza eta ekaina bitarte egingo den bilera fase berrian. Mugikortasunarekin, espazio publikoarekin, barne antolaketarekin eta zerbitzuekin lotutako gaiak jorratuko dira saioetan.

Otsaila eta martxoa bitartean egindako azken lan saioen ondoren, Auzotik Galdakao proiektuko Lurralde Kontseiluak berriz bilduko dira maiatza eta ekaina bitarte egingo den bilera fase berrian.

Prozesuak herriko parte-hartze eredua sendotzeko bidean aurrera egiten du, auzotarrek egindako proposamenak auzoetan egiten diren jarduera zehatz bihurtzen jarraitzeko helburuarekin.

Lurralde Kontseiluak herritarren, gizarte eragileen eta udal ordezkarien arteko lan esparru egonkorra dira. Bertan, auzotarrek egindako proposamenak aztertu, lehenetsi eta ekintza zehatzetan bihurtzen dira.

Fase berri honetako saioek martxan dauden proiektuen egoera aztertzeko, lehentasunak doitzen jarraitzeko eta herriko eremu bakoitzean egingo diren hurrengo esku hartzeak modu partekatuan zehazteko balioko dute.

Datozen bileretan jorratuko diren gaien artean 2026rako jarduera estrategien zehaztapena, kontseiluetara pertsona berriak sartzea, barne antolaketako gaiak berrikustea eta argiztapenarekin, seinaleztapenarekin, kultura jarduerekin zein espazio publikoaren hobekuntzarekin lotutako proposamenen jarraipena daude.

Hauek dira hurrengo bileren ordutegiak:

1. eremua (Aperribai, Olabarrieta, Txistulanda eta Jugu)
Maiatzak 26, 18:30, Olabarrietako adinekoen lokala

2. eremua (Urreta, Urtebieta, Tximelarre Goikoa eta Zuhatzaurre)
Ekainak 3, 18:00, Urreta 2ko areto nagusia

3. eremua (Galdakaoko landa-eremua)
Maiatzak 27, 18:30, udaletxea

4. eremua (Bengoetxe, Upomendi, Troka, Ergoien eta Zuhatzu)
Ekainak 4, 18:30, Galdakaoko Ostalaritza Eskola

5. eremua (Zabalgane, Kurtzea eta Tximelarre Bekoa)
Ekainak 10, 18:30, udaletxea

6. eremua (Berezikoetxe eta Zabalea)
Ekainak 11, 18:30, udaletxea

Saioak publikoak izango dira, baina entzule gisa bertaratu nahi dutenek aldez aurretik abisatu beharko dute Parte-Hartze arloan, edukiera arrazoiengatik. Izapidea 688830479 telefonoaren bidez edo partaidetza@galdakao.eus helbide elektronikoaren bidez egin daiteke.

situs togel

situs toto