Galdakaoko Mundialito Antiarrazistaren bigarren edizioa antolatuko dute zapatuan

Argazkia: Mundialito Antiarrazista.

Zapatuan, maiatzak 30, Galdakaoko Mundialito Antiarrazistaren bigarren edizioa antolatuko dute. Urreta eskolan izango da, eta besteak beste, boleibol eta futbol txapelketak, eta bazkaria eskainiko dituzte.

Galdakaon arrazismoaren kontra borrokatzen jarraitzeko helburuz, Mundialito Antiarrazistaren bigarren edizioa antolatuko dute hainbat taldek elkarlanean.

Zapatuan, maiatzak 30, izango da Urreta eskolan eta egunean zehar hainbat ekintza eskainiko dituzte. Hau da egitarau osoa:

09:00 Izen-ematea
10:00 Futbito 5×5 mundialitoa eta adin guztientzako tailerrak
11:00 Boleibol eta petanka mundialitoak
12:00 Euskal dantza tailerrak
13:00 Dantza erakusketa
13:30 ‘Segurtasun komunitarioa: olatu erreakzionarioaren aurrean, segurtasunari buruzko bestelako begirada’ hitzaldia
14:30 Bazkaria eta Palestinaren aldeko argazkia
16:00 ‘Arrazakeriaren kontrako borroka: esperientzia ezberdinak aztergai’ solasaldia
17:30 Partiduen finalak

Hitzorduan parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da eta gdkomundiantirra@gmail.com helbidera idatziz edo 635439001 telefonora deituz egin daiteke.

situs togel

situs toto