Gertutasuna Elkarteak, Galdakaoko Udalaren babesarekin, Pintxo Ibilbidearen edizio berria antolatuko du aurten. Ekimena datozen bi asteburuetan egingo da, eta herriko 23 establezimenduk parte hartuko dute.
Galdakaoko ostalaritza establezimenduak eta kaleak beteko ditu datozen bi asteburuetan Pintxo Ibilbideak. Gertutasuna Elkarteak, Galdakaoko Udalaren babesarekin, ekimena antolatuko du maiatzaren 29, 30 eta 31n, eta ekainaren 5, 6 eta 7an.
Ibilbidean herriko hainbat puntutan dauden tabernak parte hartuko dute, hala nola Zabalea auzoan, Kurtzea, Urreta, Zamakoa eta Plazakoetxe eremuetan, baita Bizkai kalean eta Muguru eta Lehendakari Agirre plazetan ere. Hau da tabernen zerrenda osoa:
Aterpe
Alai
Arrien Berri
Bake Leku
Bikain
Bizkai Berria
Cafetería Arantza
El Inglés
El Padrino
Gildatxo
Gurutz Berria
Izaskun
Kerren
Kome y Kalla
Lorea
Medina’s
Mega Dinamic
Mugarra
Ostatu
Patxi
Pepeto
Topa
Txitxu Taberna
Bikain
Taberna bakoitzak ibilbidearen baitan antolatutako lehiaketan parte hartzeko pintxo berezia prestatu du, eta herritarrek irabazlea aukeratu ahalko dute.
Pintxoak honako ordutegietan dastatu ahal izango dira: barikuetan 19:00etatik 22:30era, zapatuetan 12:30etik 15:30era eta 19:00etatik 22:30era, eta domeketan 12:30etik 15:30era.
Programazioa kaleko animazio jarduerekin girotuta egongo da. Maiatzaren 30ean trikitixak izango dira 12:00etatik aurrera eta, arratsaldean, 20:30ean, Slay Drag Festa kalejira hasiko da.
Maiatzaren 31n aldiz, 13:00etan Safari Familiar kalejira egingo da, eta ekainaren 6an berriz ere trikitixak izango dira protagonista, 12:00etatik aurrera.
Ekimen honen helburua «tokiko ostalaritza dinamizatzea eta Galdakaoko kaleetako giroa sustatzen jarraitzea da, gastronomia, aisialdia eta herritarren parte hartzea uztartzen dituen proposamenaren bidez».




