EGITARAUA | Galdakaoko zazpi talderen kontzertuak batuko ditu ‘Sortzaileak Basora’ ziklo berriak

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko Udalak Sortzaileak Basora ekimen berria jarri du martxan, galdakoztarrek euren proposamen artistikoak aurkezteko helburuz. Bihar, maiatzak 28, hasiko da egitasmoaren egitaraua, eta guztira herriko zazpi talderen kontzertuak hartuko ditu Basoa Tabernak hurrengo asteetan zehar.

Artista galdakoztarrei euren lanak erakusteko eta herritarrekin partekatzeko agertokia eskaintzeko helburuz, Galdakaoko Udalak Sortzaileak Basora ekimen berria jarri du martxan.

Egitasmoaren lehen deialdiak herriko zazpi talderen kontzertuak hartuko hurrengo asteetan, eta saioak Elexaldeko Basoa Tabernan izango dira, doan.

Lehenengo kontzertua bihar, maiatzak 28, izango da, eta hemen batu dugu egitarau osoa:

Maiatzak 28, eguena
19:30
2 Musical Souls

Ekainak 4, eguena
19:30 The Noventones
20:15 Txinparta

Ekainak 11, eguena
19:30 David Luengas y los rescatados
20:15 Rewinders Rock Band

Ekainak 18, eguena
19:30 Sergio and the lovers
20:15 Perejilek

Baina hauek ez dira izango Sortzaileak Basora egitasmoaren emanaldi bakarrak. Udalak udazkeneko programazioa osatzeko lanean jarraitzen du, eta urrian bost jardunaldi antolatuko ditu, hilaren 1ean, 8an, 15ean, 22an eta 29an.

Horretan parte hartzeko deialdia abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik; artistek kultura@galdakao.eus helbidera idatzita aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak.

situs togel

situs toto