Zabalea auzo galdakoztarreko jaiak ospatuko dira asteburuan, egitarau zabalarekin. Txapelketak, bazkaria eta kontzertuak izango dira bi egunetan zehar, eta hemen batu dugu egitarau osoa.
Duela hiru urte Zabalea Auzo Elkartea sortu zen hainbat auzokideren artean eta talde honen lanari esker lehen aldiz jaiak ospatu zituzten orduan Zabaleako jaiak.
Horien arrakasta errepikatzeko asmoz, aurten ospatuko dituzte ere. Asteburu honetan izango dira, eta hemen batu dugu elkarteak prestatutako egitarau osoa:
Maiatzak 29, barikua
17:45 Pregoia eta txupinazoa
18:00 Divenire dantza taldearen emanaldia eta dantza tailerra
18:00 Tortilla lehiaketarako izen-ematea
19:30 Tortilla ematea
20:00 Tortilla txapelketaren sari banaketa
22:00 Space Jam musika taldea
Maiatzak 30, zapatua
10:30 Andra Mari Dantza Taldearen emanaldia
11:15 Ume jolasak euskaraz
11:00 Paella txapelketan izena ematea
11:00 Mus txapelketan izena ematea
11:00 Igel txapeleketan izena ematea
12:00 Igel lehiaketa 18 urte beherakoentzat
13:00 Txistulariak
13:00 Gazta eta txakoli dastaketa
14:00 Paella txapelketaren sari banaketa
16:30 Puzgarriak
17:00 Mus txapelketa
17:30 Igel txapelketa 18 urteko gorakoentzat
18:00 Dj Galdakaoko Albistegia Irratia
21:30 Txistorra jana
22:00 Gaupasa: Roca y Rollo taldearekin





