Galdakao Bolei Taldeko bost kidek Autonomia Selekzioen Espainiako Txapelketan parte hartuko dute

Argazkia: Galdakao Bolei Taldea.

Gaurtik ekainaren 28ra bitarte Autonomia Selekzioen Espainiako Boleibol Txapelketa lehiatuko da Lugon, infantil eta kadete kategorietan. Bertan parte hartuko dute Galdakao Bolei Taldeko Danel Beitia, Manu Barrientos, Jagoba Garcia eta Paule Amarika jokalariek, eta Aritz Garitano entrenatzaileak.

Autonomia Selekzioen Espainiako Boleibol Txapelketa lehiatuko da Lugon gaurtik ekainaren 28ra bitarte, infantil eta kadete kategorietan.

Bertan Galdakao Bolei Taldeko lau jokalarik parte hartuko dute Euskal Selekzioarekin: Danel Beitiak, Manu Barrientosek, Jagoba Garciak eta Paule Amarikak.

Aritz Garitano entrenatzaileak ere parte hartuko du, eta kasu honetan nesken selekzioarekin entrenatzaile laguntzaile lanetan arituko da.

situs togel

situs toto