ARGAZKIAK | Ganguren Mendi Taldeak zuzendaritza batzordeetako kideak omendu zituen

Argazkiak: Ganguren Mendi Taldea.

Ekitaldi berezia antolatu zuen Ganguren Mendi Taldeak ekainaren 20an, eta taldearen sorreratik zuzendaritza batzordeetako kide izandako lagun guztiak omendu zituen. Hitzorduan 80 pertsona inguru batu ziren, eta hemen batu ditugu taldetik bidalitako zenbait irudi.

Galdakaon eta Euskal Herria osoan erreferente den Ganguren Mendi Taldeak 80 urte bete zituen iaz eta horren harira antolatutako ospakizunekin jarraituz, ekitaldi berezia antolatu zuen pasa den asteburuan.

Hitzorduan 80 lagun inguru batu ziren, eta taldearen sorreratik zuzendaritza batzordeetako kide izandako lagun guztiak omendu zituzten.

«Batzuek utzi egin gintuzten, eta beste batzuek ezin izan zuten egun horretan etorri, baina azkenean 80 lagun elkartu ginen», adierazi dio BINKEri Eduardo Olea Ganguren Mendi Taldearen presidenteak.

«Lagun eta juntakide mendizale asko elkartu ginen, eta mendi talde baten buru izatearen esperientziak eta bizipenak berriro gogoratu eta kontatu genituen, hainbat abentura eta gertaera trukatuz», azaldu du Oleak.

situs togel

situs toto