Bengoetxeko ikasleek egindako pegatinak banatzen ari dira Galdakaoko anbulatorioan

Argazkia: Barrualde-Galdakaoko ESI.

Emakumeak zientzian ikustarazteko pegatinak eta txapak banatzen ari dira Galdakaoko anbulatorioan. Bengoetxeko ikasleek egindakoak dira, eta ekimena ikasgeletan azken hiruhilekoan garatutako lankidetza-proiektu baten emaitza da.

Galdakaoko osasun zentroko pediatriako kontsultek baliabide berezia dute pasa den astetik, etxeko gaztetxoenentzat anbulatoriora bisita eramangarriagoa izan dadin.

Bengoetxe BHIko DBHko 2. mailako sei ikasle osasun zentroan izan ziren, bi irakaslerekin batera, Lehen Mailako Arretako taldeari pegatinak eta txapak emateko. Pegatina eta txapa horien ardatz nagusia emakumeak zientzian ikustaraztea da, eta material hori pediatriako kontsultara doazen haurrei banatzen ari dira.

Ekimena Bengoetxe BHIko ikasgeletan azken hiruhilekoan garatutako lankidetza-proiektu baten emaitza da. Ikasleek esparru zientifikoan emakumezko erreferenterik ez egoteari buruz hausnartu dute, eta emakumeek esparru zientifikoan duten zeregina ikertu dute, ondorioak diseinu koloretsuetan islatuz.

Gorane Fernandez eta Jon Astelarra ikasleei lagundu dieten irakasleek adierazi dutenez, ekimen honekin berdintasunaren inguruan sakondu nahi izan dute, martxoaren 8ko ekitaldien dinamiketatik haratago.

Ekitaldi xumeak «harrera beroa» izan zuen osasun zentroko langileen aldetik, eta ekimena eskertu eta udalerriko hainbat eragileren arteko lankidetza nabarmendu du. Keinu horrekin, «osasun-ingurunea humanizatzea eta haurren itxaronaldia atseginagoa egitea lortzeaz gain, osasun-espazioa baliatzen da zientzia zabaltzeko eta haurtzarotik berdintasuna sustatzeko».

«Erakundetik bihotzez eskertu nahi diogu Bengoetxe BHIri bere inplikazioa, sormena eta proiektu honetan jarritako maitasuna, dagoeneko pediatriako kontsultak alaitzen ari dena», adierazi dute anbulatoriotik.

situs togel

situs toto