Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak Venezuelak jasan dituen lurrikaren biktimei laguntzeko kanpaina jarri du martxan. Elkarteko boluntario batek herrialdera bidaiatuko du, egoera baloratzeko eta lehen laguntza-jarduerak koordinatzen hasteko.
Venezuelak bere historiako hondamendi natural handienetakoa jasan zuen pasa den astean. Lurrikarek erabat hondatu dute La Guairako zonaldea, eta erreskate lanek aurrera jarraitzen dute, baina desagertuak bizirik aurkitzeko itxaropena apalduz doa.
Gaur egun ofizialki 1.450 dira hildakoak, eta 3.150 zaurituak, baina Nazio Batuen Erakundearen arabera, 50.000 inguru izan daitezke desagertutakoak.
Erreskate lanek jarraitzen duten bitartean, nazioarteak laguntza bidaltzen jarraitzen du, eta Galdakaotik ere babesa eskainiko da.
Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak Venezuelak jasan dituen lurrikaren biktimei laguntzeko kanpaina jarri du martxan, eta elkarteko boluntario batek herrialdera bidaiatuko du. «Kidea La Guairakoa da eta lurraldea sakonki ezagutzen du», adierazi dute elkartetik.
Bidaiaren helburua tokian tokiko egoera baloratzea, kaltetutako komunitateekin harremanetan jartzea eta lehen laguntza-jarduerak koordinatzen hastea da.
Lehen ebaluazio horretatik aurrera, abian jarriko dituzte bideragarriak diren larrialdi-ekintzak: elikadura, lehen mailako beharrak dituzten produktuak, familiei laguntzea, eta abar.
Laguntza hori martxan jartzeko, elkarteak gogorarazi du laguntza ekonomikoa eman daitekela ES46 0182 2738 6802 0162 1936 kontuan edo 10562 bizum zenbakian.




