Ertzaintzak azido pikrikodun poto bat kontrolpean leherrarazi zuen atzo Elexaldeko institutuan. Orain dela urte batzuk ohikoa zen ikastetxeetan azido pikrikoa erabiltzea laborategiko praktikak egiteko, eta ohikoa da, beraz, produktu horren hondarrak geratzea.
Atzo, astelehen goizean, Galdakaoko Elexalde institutuko irakasle batek lehortutako 50 gramoko azido pikrikoa aurkitu zuen zentroko laborategian. Lehortzean erraz leher daiteke material hori, oso sentikorra baita talkaren, marruskaduraren eta beroaren aurrean.
Horregatik, institututik Ertzaintza deitu zuten prebentzio gisa. Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko (UDE) adituak bertaratu ziren lekura, eta lehortuta zegoen potea modu kontrolatuan leherrarazi zuten ikastetxearen inguruetan.
Orain dela urte batzuk ohikoa zen ikastetxeetan azido pikrikoa erabiltzea laborategiko praktikak egiteko, eta ohikoa da, beraz, produktu horren hondarrak geratzea.
Ertzaintzak gomendatzen du aspaldiko laginen bat aurkituz gero, ez manipulatzea eta Ertzaintza ohartaraztea, UDEk erretiratu dezan.




