EGITARAUA | Musika, txapelketak eta umeentzako tailerrak, Artetako jaietan

Argazkia: Gauargi taldea.

Artetako jaiak ospatuko dira zapatuan, uztailak 11, eta urtero moduan egitarau zabala antolatuko dute. Besteak beste, txaranga, txapelketak eta kontzertua izango dira Usansoloko auzoan. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.

Usansoloko Arteta auzora jai giroa bueltatuko da zapatuan, uztailak 11. Auzoko jaiak ospatuko dituzte egun horretan, eta horretarako egitarau zabala antolatu dute, urtero egiten duten moduan.

Jaia 11:00etan hasiko da paella txapelketarekin eta jarraian txaranga izango da, Oinarinen eskutik. Arratsaldean aldiz, txapelketak eta kontzertua izango dira.

11:00 Paella txapelketaren hasiera
12:30 Herri kirolak
13:30 Oinarin txaranga
14:30 Paella aurkeztu eta sari banaketa
16:00 Umeentzako puzgarriak
17:00 Igel txapelketa
17:30 Mus eta briska txapelketa
18:30 Tiragomas txapelketa
19:30 Txapelketan sari banaketak
20:30 Gauargi taldearen kontzertua


situs togel

situs toto