Elrik Huth, Galdakao Igeriketa Taldeko kidea, Espainiako txapeldunorde

Argazkia: Galdakao Igeriketa Taldea.

Ekainaren 25etik 28ra Espainiako Igeriketa Txapelketa Absolutua antolatu zen Mallorcan, eta bertan parte hartu zuen Galdakao Igeriketa Taldeko Elrik Huthek. Igerilaria txapeldunorde izan zen gazteen artean, 200 metro tximeleta kategorian.

Galdakao Igeriketa Taldeko Elrik Huth kideak Espainiako Igeriketa Txapelketa Absolutuan parte hartu zuen pasa den asteburuan, Mallorcan, Mikel Ponce entrenatzailearekin batera.

Huthek hainbat kategoriatan lehiatu zuen, eta txapeldunorde izan zen 200 metro tximeletan, gazteen artean 2:03:18ko denborarekin—12º orokorrean—.

Zilarrezko dominaz gain, lorpen hauek eskuratu zituen Mallorcan Galdakao Igeriketa Taldeko kideak:

  • 400 metro libre: 22° postua, 4:04:62ko denborarekin eta klubaren errekorra hautsiz
  • 200 metro libre: 37° postua, 1:54:51ko denborarekin eta klubaren errekorra hautsiz
  • 100 metro tximeleta: 25° postua, 55:52ko denborarekin eta Bizkaiko errekorra hautsiz

situs togel

situs toto