Ukrainako 92 umek Euskal Herrian igaroko dute uda, tartean Galdakaon

Argazkia: Chernobil Elkartea.

Ukrainako 92 ume Arrigorriagara heldu ziren duela bi egun, eta uda Euskal Herriko familiekin igaroko dute, Chernobil Elkartearen eskutik. Hego Uribe eskualdera lau datoz, Galdakao, Basauri, Etxebarri eta Ugaora.

Beste urte batez, uda Euskal Herrian igarotzeko aukera eskaini die Chernobil Elkarteak Ukrainako hainbat umeri. Programak 30 urte bete ditu, eta aurten 92 ume etorri dira.

Duela bi egun heldu ziren Arrigorriagara, eta Hego Uribeko familiekin lau ume geratuko dira, Galdakao, Basauri, Etxebarri eta Ugao familiekin.

Bi hilabete igaroko dituzte Ukrainako umeek gurean, eta abuztuaren 28an itzuliko dira euren herrialdera.

«Bi hilabetez, haur hauek elikadura orekatua eta ingurune segurua izango dituzte euren harrera-familien eskutik. Kutsatutako eremuetatik kanpo igarotako egonaldiek organismoa suspertzen laguntzen dute eta, gainera, bere adinari dagokion lasaitasunez eta normaltasunez uda bizitzeko aukera ematen diete», adierazi du elkarteak.


situs togel

situs toto