Bizkaiko Herriarteko Pala Gomazko Txapelketaren finala jokatu zen uztailaren 3an, eta bertan parte hartu zuen Uxue Urgoiti usansolotarrak. Larrabetzu taldearekin lehiatu zuen, eta txapeldun izan zen.
Barakaldok Bizkaiko Herriarteko Pala Gomazko Txapelketaren finala hartu zuen uztailaren 3an, eta bertan Uxue Urgoiti usansolotarrak lehiatu zuen.
Larrabetzu taldearekin jokatu zuen, Irati Saez, Facundo Maldonado eta Joanes Camara taldekideekin batera.
Atxondo izan zen talde aurkaria, eta Larrabetzuk 1-2 irabazi zuen. Urgoiti eta taldekideak beraz, Bizkaiko Gomazko Herriarteko txapeldunak dira.




