Galdakao Igeriketa Taldeak hamar domina lortu ditu Euskal Herriko Udako Txapelketan

Argazkia: Galdakao Igeriketa Taldea.

Pasa den asteburuan Euskal Herriko Udako Txapelketa lehiatu zen Mendizorroza kiroldegian. Txapelketan Galdakao Igeriketa Taldeko zenbait kidek parte hartu zuten, eta guztira hamar domina lortu zituzten. Albiste honetan batu dugu irabazleen zerrenda.

Ehundaka igerilari batu ziren pasa den asteburuan Mendizorroza kiroldegian, Euskal Herriko Udako Txapelketan. Lehiaketan parte hartu zuten taldeen artean Galdakao Igeriketa Taldea izan zen.

Taldeak hamar domina lortu zituen txapelketan, eta hemen batu dugu irabazleen zerrenda:

Urrezkoak
Elrik Huth: 200 metro krol, absolutu mailan, eta 100 metro tximeleta, absolutu mailan
Eneko Gonzalez: 1500 metro krol, 17-18 urteko mailan

Zilarrezkoak
Elrik Huth: 100 metro krol, absolutu mailan, eta 50 metro tximeleta, absolutu mailan
Eneko Gonzalez: 800 metro krol, 17-18 mailan, eta 1500 metro krol, mutilen junior mailan
Ander Damian: 200 metro tximeleta, 16 urteko mailan

Brontzezkoak
Eneko Gonzalez: 800 metro krol, mutilen junior mailan
Alexander Bernaola: 200 metro tximeleta, 17-18 urteko mailan

situs togel

situs toto