Gazteentzat telefonoak eskuragarri jarri dituzte Galdakaoko bederatzi udal eraikinetan ere

Argazkia: BINKE.

Gazteen artean mugikorren erabilera-adina atzeratzeko helburuz, Galdakaoko saltokiek telefonoak eskuragarri jarri dituzte haurrentzat. Halaber, herriko bederatzi udal eraikin batu dira ekimenera.

Gurea erabil dezakezu kanpaina abiatu du herrian Gu Dendari elkarteak, Altxa Buruarekin —haurrei lehenengo smartphona ematea atzeratzeko gurasoen mugimendua— eta Galdakaoko Udalarekin lankidetzan.

Horren bitartez, aurrerantzean ikur hori borobila duten komertzioetan gurasoak deitzeko telefonoa eskatu ahal izango dute herriko gaztetxoek.

Kanpaina 8 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta dago, eta parte hartu nahi duten saltokientzako izen-ematea zabalik dago, BINKEk jaso zuen moduan.

Saltokiez gain, udal eraikinek ere eskuragarri dituzte telefonoak gazteentzat. Zehazki, hurrengoek eskainiko dute euren telefona erabiltzeko aukera:

  • Elexaldeko eta Urretako kiroldegiak
  • Ludotekak: Bengoetxe, Berezikoetxe, Aperribai eta Urreta
  • Udaltzaingoa
  • Musika Eskola
  • Torrezabaleko leihatila


situs togel

situs toto