Maria Casillas eta Maitane Izagirre igerilariek Europako eta Espainiako bi marka hautsi dituzte

Argazkia: Swim Camp Getxo.

Espainiako Udako Open Master Igeriketa Txapelketan jokatu da uztailaren 2tik 5era bitartean, Logroñon. Bertan parte hartu zuten Maria Casillas eta Maitane Izagirre galdakoztarrek, eta Europako eta Espainiako bi marka hautsi zituzten.

Maria Casillas eta Maitane Izagirre igerilariek errekor berriak hautsi dituzte, kasu honetan uztailaren 2tik 5era bitartean Logroñon antolatutako Espainiako Udako Open Master Igeriketa Txapelketan.

Europako errekorra hautsi zuten 4×100 Estilos errelebotan, +100 kategorian, Naia Ibarrondo eta Ane Ibarrondo Swim Camp Getxoko taldekideekin batera.  Laukoteak 4:30:93ko denbora egin zuen.

Bestalde, Espainiako marka hautsi zuen laukoteak 4×100 Crawl errelebotan, 4:10:03 denborarekin.


situs togel

situs toto