Aritz Garitano galdakoztarra, Euskadiko Hondartza-Boleiboleko txapeldunorde

Argazkia: Galdakao Bolei Taldea.

Euskadiko Hondartza-Boleiboleko Txapelketa antolatu zen pasa den domekan Sestaon, eta bertan parte hartu zuen Aritz Garitanok. Galdakao Boleibol Taldeko jokalari galdakoztarra txapeldunorde izan zen, Ibai Sanchez kidearekin batera.

Senior kategoriako Euskadiko Hondartza-Boleiboleko Txapelketa hartu zuen ekainaren 5ean Sestaok, eta bertan gizonezkoen eta emakumezkoen mailak lehiatu ziren.

Gizonezkoen txapelketan, galdakoztar batek parte hartu zuen Galdakao Boleibol Taldearekin: Aritz Garitano. Jokalaria Ibai Sanchez kidearekin batera aritu zen, eta txapeldunordeak izan ziren.

Finalerdian, Sanchez-Mendez bikotea garaitu zuten 2-0, baina finalean aldiz 2-0 galdu zuten Arribas-Chavaris bikotearen kontra.

Finaleko lehen seta oso parekatuta egon zen, eta bigarrenean Arribas-Chavaris bikoteak euren joko maila igo zuen, partida nagusitasun handiagoarekin amaitzeko eta Euskadiko Senior Txapelketako txapeldun izateko.

situs togel

situs toto