Ane Kareaga galdakoztarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Santakurtzetako kartel lehiaketak badu irabazlea: Ane Kareaga galdakoztarra. Guztira 21 kartel aurkeztu dira txapelketara, 19 nagusien kategorian eta bi haurrenean.

Aurten ere Santakurtzak iragartzeko kartel lehiaketa jarri du martxan Galdakaoko Udalak, eta txapelketa irabazlea ezagutzera eman du gaur, eguenez.

Ane Kareaga Graña galdakoztarra izan da garailea, eta beraz, Moztu, elkartu, ospatu izenarekin aurkeztutako kartelak iragarriko ditu Santakurtzak. Kareagak 1.000 euroko saria jaso du.

Guztira 21 proposamen aurkeztu dira: 19 helduen kategorian eta bi haur eta gazteen kategorian. Lan guztiak aztertu ostean, epaimahaiak hiru kartel nabarmendu ditu finalista gisa lehenengo taldean: Moztu, elkartu, ospatu, Tradizioaren koloreak eta Papera, guraizeak eta irudimena.

Santakurtzetako elementu adierazgarriak modu originalean biltzea izan da epaimahaiak Moztu, elkartu, ospatu kartela irabazle hautatzeko arrazoietako bat. Horrez gain, «kolorearen erabilera eta konposizio orekatua ere nabarmendu ditu, baita obra modernoa eta alaia dela, argitasuna eta espazio zuriak uztartzen dituela, eta jaiaren iruditeria modu berritzailean irudikatzen duela ere».

Bigarren saria, 400 eurorekin hornitua, Joane Fernandez Arias usansolotarraren Tradizioaren koloreak lanak jaso du. Eskuz egindako konposizioa eta transmititzen duen hunkigarritasuna izan dira gehien baloratutako alorrak.

Bestalde, Galdakaoko lehen sailkatuarentzako 400 euroko accesita Papera, guraizeak eta irudimena kartelak eskuratu du. Saria Kareagak lortu du ere, eta epaimahaiak bereziki nabarmendu ditu mozoilo baten barne herriko ikur ugari modu sortzailean txertatzeko gaitasuna eta tipografiaren trataera.

Haur eta gazteen kategorian aldiz, 2012 eta 2015 urteen artean jaiotakoen saria Aiala Carcamo galdakoztarraren Herriko lagunak lanak eskuratu du, eta 2009 eta 2011 urteen artean jaiotakoen kategorian, berriz, Nire herria izan da irabazlea, Nahia Carcamo galdakoztarraren obra.

Udalak jakinarazi duenez, 2016 eta 2018 urteen artean jaiotakoentzako saria hutsik geratu da, ez baita proposamenik aurkeztu.



situs togel

situs toto