Da Capo Musika Bandak ‘Herrien ahotsa’ kontzertua eskainiko du Kurtzeko plazan 

Argazkia: Da Capo Musika Banda.

Munduko ahozko tradizioko musiketan oinarritutako kontzertua eskainiko du Galdakaoko Musika Bandak Kurtzeko plazan. Etzi, uztailak 15, izango da.

Galdakaoko Da Capo Musika Bandak udako ohiko kontzertua eskainiko du datorren etzi, uztailak 15, 19:00etan, Kurtzeko plazan.

Emanaldia doakoa izango da, eta Herrien ahotsa izenburupean, bandak munduko ahozko tradizioko musiken inguruko ibilbidea proposatuko du.

Belaunaldiz-belaunaldi ahoz transmititu diren doinu eta kanten bidez, kultura eta herri desberdinetako musika ondarea izango da kontzertuaren ardatza, publikoari askotariko soinu eta erritmoak hurbiltzeko.

Kurtzeko plazara hurbiltzeko gonbita egin die Udalak herritarrei, «musikaren bidez uda ospatzeko eta herriko musika bandarekin arratsalde berezi batez gozatzeko».

situs togel

situs toto