Zuberoa kaleko espaloiak zabaltzeko lanak hasi dira

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Zuberoa kalean oinezkoen mugikortasuna eta erosotasuna hobetzeko obrak gaur hasi dira. Lanek hiru hilabete inguruko iraupena izango dute, eta Juan Bautista Uriarte eta Tximelarre Behekoa eta Lapurdi kaleen arteko tartean egingo dira.

Galdakaoko Udalak Zuberoa kaleko obrak hasi ditu gaur, abuztuak 31. Esku-hartze horren bidez kalearen bi aldeetako espaloiak zabalduko dira eta, ondorioz, herritarrek euren joan-etorriak espazio atsegin eta zabalagoan, eta modu irisgarriagoan egitea ahalbidetuko da.  

Lanek hiru hilabete inguruko iraupena izango dute, eta Juan Bautista Uriarte eta Tximelarre Behekoa eta Lapurdi kaleen arteko tartean egingo dira. Espaloiak zabaltzeaz gain, kaleko zoladura berrituko da, kaleko aparkalekuak mantenduz. 

Hala ere, esku-hartzeak irauten duen bitartean, ezingo da galtzadaren bi aldeetan aparkatu, enpresak bestelakorik adierazi ezean. Halaber, Juan Bautista Uriarte kaletik Zuberoa kalerako sarrera etengo da, eta trafikoa Lapurdi kaletik desbideratuko da; Zuberoa kalera sartzeko baimendun ibilgailu bakarrak bertako garajeetara doazenak izango dira. 

Oinezkoen joan-etorriei dagokienez, horiek obren arabera egokituko dira: espaloi batean lanak egiten diren bitartean, alde hori itxita egongo da, eta betiere kontrako espaloia irekita mantenduko da. Beraz, lanek iraun bitartean oinezkoen zirkulazioa uneoro bermatuko da.

Obrak UTE Belako Lanak enpresak egingo ditu, eta 607803299 telefono zenbakia jarriko du herritarren eskura, obrekin lotutako gorabeherak edo zalantzak bideratzeko.

Obrek eragin ditzaketen eragozpenak direla eta, Udalak «herritarren ulermena eskertu du aldez aurretik». Izan ere, jarduketaren bidez, oinezkoentzako espazio handiagoa eta erosoagoa lortuko da, eguneroko joan-etorriak seguruagoak eta irisgarriagoak izan daitezen.

situs togel

situs toto