Euskal Pilota Selekzioak Galdakaon jokatuko du, jaialdi berezian

Argazkia: Euskal Pilota Federazioa.

Santakurtzen egitarauaren baitan, Euskal Pilota Selekzioaren jaialdi berezia hartuko du Galdakaok irailaren 12an. Hitzorduak munduko txapelketan parte hartuko dute Euskal Selekzioko pilotariak ikusteko aukera eskainiko du, tartean Gaizka Carregal galdakoztarra.

Punta-puntako pilotariak ikusteko aukera izango da Galdakaon Santakurtzetan. Jaietako egitarauaren baitan, Euskal Pilota Selekzioaren jaialdi berezia hartuko du Galdakaok irailaren 12an, 18:30ean.

Euskadiko Euskal Pilota Federazioak Galdakaoko Udalaren laguntzarekin antolatutako jaialdian laster munduko txapelketan parte hartuko duten Euskal Selekzioko pilotariak izango dira, tartean Gaizka Carregal galdakoztarra.

Gazteak herrikideen aurrean jokatuko du Iker Irribarriaren kontra,
munduko txapelketarako prestaketaren barruan.

Ondoren, eskuz binakako partida jokatuko da: Azketa eta Bernaola Lizeaga eta Elorzen kontra.

«’Galdakaotik Mundura’ lelopean, jaialdiak ezin hobeto irudikatzen du Euskal Selekzioaren egungo ibilbidea: etxetik abiatu eta Euskadi nazioarteko txapelketetan ordezkatzeko helburuarekin mundura ateratzea», adierazi du Euskal Pilota Federazioak, oraingoan esanahi berezia duela azpimarratuz: «Galdakaoko pilotari batek, Gaizka Carregalek, bere herrian jokatuko baitu munduko txapelketarako bidean dagoen Euskal Selekzioarekin».

situs togel

situs toto